Wikipediak dioenez:
Droga gaixotasun batzuen diagnosia egiteko, sendatzeko, edo gaitzari aurrea hartzeko, medikuntzan erabiltzen dengai kimikoa da, sendagarri ere deitua. Elikagai batzuek dituzten droga sendagarrien lehenengo aipamenak gizadiaren historia bezain aspaldikoak dira.
Dena dela, XX. mende arte, aipatutako droga horietako gutxi
batzuk baizik ez dira izan benetan sendagarri. Eta apur horiek landare gai
batzuek gaixotasun jakin batzuk arintzeko edo sendatzeko ahalmena zutelako
«aurkikuntzan» oinarritu ziren. 1776an, adibidez, ingeles botaniko eta
sendagileWilliam Withering ohartu zen baserritar batek egin ohi zuen belar
urak bihotzaren taupada indartu eta hidropesia sendatzen zuela.
Drogen aurkikuntzaren bidez hainbat txerto eta
sendagarri sortu baziren ere, XX. mendean eritasun asko sendatzeko eta gaitzei
aurrea hartzeko bidea zabaldu zuen metodo berri bat jarri zen indarrean: drogak
asmatzea. Droga baliagarriak asmatzeko, baina, hobeto eta sakonago ezagutu
behar zengorputzak nola funtzionatzen zuen, gaitzak zergatik gertatzen
ziren, eta gai jakin batzuek zergatik eta nola eragiten zuten. Hori da, hain
zuzen,farmakologiak aztertzen duen medikuntzaren alorra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina