2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena

ALKOHOLA

Gero eta eragin handiagoa du alkoholak gazteengan, eta gero eta gehiago kontsumitzen dela aipa dezakegu. Nahiz eta azken urte hauetan kopurua jaitsi den, egia da altu xamar jarraitzen duela. Hala ere, gure gurasoen garaiarekin konparatuz ezin da zalantzan jarri gaurko gazteok gehiago edaten dugula. 18 urte beherakoei salmenta debekatuta dagoela guztiok dakigu baina adingabekoek alkohola erostea lortzen dute berdin–berdin.
Alkoholak gaixotasunak eragin ditzake, aipatzekoak dira batik bat: ateroesklerosia, hezur muninaren desmielizazioa, emakumeetan asaldadurak, haundunaldian arazoak, gibeleko zirrosia, minbizia, hipertentsio arteriala, muskuluetan neuropatia, disfuntzio sexualak.
Horrez gain, gure gizartean arazoak eragin ditzake droga honen kontsumoak:
-TRAFIKO ISTRIPUAK: funtzio psikomotorean eta gidariaren gaitasunean eraginak ditu, ikusmenean efektuak, eta jarrera aldaketak sortzen baititu.
-ARAZO SOZIALAK: Borroka eta arazo sozialak eragin ditzake. Besteak beste: bortxaketak, gatazkak, babesik gabeko harreman sexualak, lana eta familia bertan bera uztea.

ADI !!!!!!!!!
TRAFIKO ISTRIPUEN %50 ALKOHOLAREN GEHIEGIZKO KONTSUMOAREN ERAGINEZ GERTATUAK DIRA.
BIZI IRAUPENA 10-15 URTE GUTXITZEN DU.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina