Anfetamina eta bere familiako beste droga batzuk, hala
nola metanfetamina, burmuinean norepinefrina, serotonina eta dopaminaren mailak
igotzen dituzten drogak dira.
Anfetamina errumaniar kimakari Lazăr Edeleanuk
sintetizatu zuen lehen aldiz Berlinen 1887an, eta fenilisopropilamina deitu
zion. 1920an hasi zen erabiltzen medikuntzan, baina batez ere militarrentzat.
Droga hartzearen helburua forma hobean egotea eta nekea arintzea zen. 1970
urtean erabiltzen hasi zen baita ere odol-presioa murrizteko.
Anfetaminaren eratorria den metanfetamina 1938an sortu zen, eta metilfenidatoa 1958an.
Anfetamina oralki konsumitzen da eta 30 eta 60 minutu
tartean egiten du eragin. 10 ordu pasa ondoren jatorrizko egoerara bueltatzen
da, 6 eta 8 ordu bitartan egiten baitu efektu gehiena.
Droga hau, speed edo anfeta izenekin ere ezaguna da.
Droga hau lo egin gabeko gau luzeak irauteko balio du,
hauts itxuran hartzen da eta oso erraza da lortzen.
EFEKTUAK:
Droga honen efektuak ikusmen lausotua, normala baino
energia gehiago edukitzea, bomitoak, antsietatea etb. eragiten du.
Kontsumitzaileak hainbat egun pasa ditzake lo egin gabe, paranoiak ere eragiten
ditu.
Anfetaminak psicosis anfetamínica, eta laesquizofrenia
paranoide sor ditzake.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina