cocaina nerbio sistema zentraleko droga estimulatzaile bat da.
Koka orritik ateratzen da, Hego Ameriketako landare bat bertako indigenek gosea, tripako minak eta beste gaitz batzuen aurka erabiltzen dutena. Kokaina zuzenean garunean eragiten duen estimulatzaile adiktibo bat da. Laurogei eta laurogeita hamar hamarkadetako droga deitu izan ohi zaio garai horietan oso ezaguna egin zelako. Hala ere, kokaina ez da droga berri bat, berez, dagoen zaharrenetarikoa da. Sustantzia kimiko garbia, klorhidratoa, 100 urtetan zehar izan da erabilia eta koka hostoak milaka urtetan izan dira irentsiak.
Cocainaren ondorioak hauek dira:

- Autoestimua eta norberaren buruarekiko konfiantza igotzen du, hitz egiteko erraztasuna ematen du eta eszitatu egiten du.
- Eraginak erlatiboki gutxi irauten du (30-60 minutu) eta amaitzean hartzaileak antsietate handi bat pairatzen du beste dosi bategatik.
- Epe luzera, kontrolik gabeko erabilerak menpekotasuna, buruko arazoak eta heriotza eragin dezake, bai eragin fisiko zuzenengatik, suizidioagatik edota istripuagatik.Kokaina hartzen edo kontsumitzen baduzu,zugan 30-45 minutu tarteko eragina izango du.
- 100 miligramo gutxi gorabehera hartzen badituzu,bi minutuko efektua egingo dizu eta hiru minutu pasa eta gero kokainak ematen dizun euforia pasatzen da. Dosi oso handietan kontsumitzen baduzu,euforiaz aparte arazo psikologikoak sortzen dira:paranoiak eta ezinegona.
- Megalomania eta hipersexualitate krisiak sortzen ditu, hau da, lotsa galtzen duzu eta edozer gauza egiteko prest zaude.Adrenalina igoera daukazu.
- Kokaina esnifatzeak sinusitisa, narritadura eta sudur-mintzeko odoljarioa eragiten ditu. Baita ere kokaina erretzen dutenek arnasteko arazoak eta bularreko mina sortzen zaie. Kokaina zain barnetik edo xiringa bidez kontsumitzen duenak gaixotasun infekziosoak (hepatitisa eta HIESa) izateko probabilitate asko ditu.
Azkenik, hauek dira kokaina kontsumitzen duen pertsona batek pairatzen dituen sintomak:
- Gosea galtzea.
- Denbora laburrean ikaragarri argaldu.
- Humore aldaketa garrantzitsuak.
- Kontzentratzeko gaitasun eza.
- Agresibitatea eta suminkortasuna.
- Lagun]ekiko interesa galtzea.
- Loaren aldaketak.
- Zailtasun akademikoak.
- Familiartekoen arazoak.
- Neke kronikoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina