2014(e)ko apirilaren 27(a), igandea

Kannabisa

Zer da?

“Cannabis sativa” landarearen erretxin, hosto eta loreetatik mundu osoan gehien erabiltzen diren substantzia piskoaktiboak lantzen dira.Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea den kanabisaren printzipio aktiboa THC da (tetrahidrokanabinola) eta bere kontzentrazinoa aldatu egiten da prestakinen eta produktuaren jatorriaren arabera.

Aurkezpena eta kontsumo moduak

Marihuana: landarearen lore lehorrak dira eta tabakoarekin batera nahastuz edo bakarrik erretzen dira. Landarearen bariedadearen arabera bere efktua eta dosia desbardina izaten da.

Cannabis zale askok marihuana janariagaz nahastean erabilten dabe: jaki batzuetan espezia gisa edota margarina edo gurinagaz nahastu eta gero, gozoak prestatzeko (bizkotxoak, trufak, txokolatea...)

Haxixa: landarearen hostoak arraspatzen dira eta landarea lehortu ondoren lortzen dan hautsa erantsiz lortzen da erretxina edo haxixa. Xafla zanpatu moduan ageri da, kolore berde, marroi edo horia daben barratxoak dira; kolorea produkzio eskualdearen arabera aldatzen da. Tabakoarekin nahasiz erre ohi da. Haxixa toxikoak diren beste substantzia batzuekin nahasten da askotan, besteak bete, henna, parafina eta betuna.

Olioa: Printzipio aktiboaren kontzentrazio handiagoa duen prestakina. Pipan kontsumitzen da gehienetan.Gaur egun, ez da lar erabiltzen.

Ondorioak


  • Lan konplexuak egiteko gaitasuna zailtzen du
  • Denboraren eta ikusmenaren pertzepzioa eta bat-bateko oroimena nahasten du.
  • Logurea sortzen du.
  • Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak)
  • Listu jarioa gitxitzen da (aho lehorra)
  • Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak)
  • Batzuetan, nazka sentitzen da.



  • iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina